Azkoitia txapeldunorde Gipuzkoako Emakumea Pilotari txapelketa herrikoian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Emakumea Pilotari 2018ko eka. 16a, 21:47
Larunbatean, ekainaren 16an, Emakumea Pilotari eguna ospatu zen Iruran, hamabigarren aldiz. Bertan jokatutako Gipuzkoako herri arteko paleta txapelketan finaleraino iristea lortu zuten Amaia Aizpuruk eta Ana Odriozolak. (Argazkia 1)

Goizeko 10etarako Irurako pilotalekua partaidez betetzen hasi zen, Emakumea Pilotari txapelketa jokatzeko asmoz. Deba, Hernani, Mutriku, Oiartzun, Zizurkil eta Azkoitia izan dira 2018ko Emakumea Pilotari txapelketan parte hartu duten herriak. Eta aurtengoan Amaia Aizpuru eta Ana Odriozola azkoitiarrek ordezkatu dute Azkoitia. Ederki, gainera!

(Argazkia 2)

Elkarren kontra hainbat partida jokatu ostean, multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek finalerdietara pasatzeko aukera izan zuten. Azkoitiko bikoteak finaleraino iristea lortu zuen, finalaren aurretik Mutrikuko eta Hernaniko ordezkariak mendean hartu ostean. Finalean, ordea, azkoitiarrek ezin izan zituzten Debatarrak garaitu eta hauek eskuratu zuten txapela, bikote azkoitiarrari 14-7 irabazita.

Zorionak bikote azkoitiarrari!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide