Azkoitia azpitxapeldun Emakumea Pilotari Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Emakumea Pilotari 2017ko eka. 4a, 17:14

Larunbatean, ekainaren 3an, Emakumea Pilotari eguna ospatu zen Iruran, hamaikagarren aldiz. Bertan jokatutako Gipuzkoako herri arteko paleta txapelketan finaleraino iristea lortu zuten Amaia Aizpuru eta Eneritz Elorza azkoitiarrek.

 

Goizeko 10etarako Irurako pilotalekua jendez betetzen hasi zen, Emakumea Pilotari eguna ospatzeko asmoz. Berehala ekin zitzaien herri arteko paleta txapelketako kanporaketako partidei. Deba, Donostia, Hernani, Mutriku, Oiartzun, Tolosa, Zizurkil eta Azkoitia izan dira 2017ko Emakumea Pilotari txapelketan parte hartu duten herriak. Eta aurtengoan Amaia Aizpuru eta Eneritz Elortza azkoitiarrek ordezkatu dute Azkoitia. Bikain, gainera!

Elkarren kontra hainbat partida jokatu ostean, multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek finalardietara pasatzeko aukera izan zuten. Azkoitiko bikoteak finaleraino iristea lortu zuen, finalaurrekoetan Mutrikuko ordezkariak mendean hartu ostean. Finalean, ordea, azkoitiarrek ezin izan zituzten hernaniarrak garaitu eta hauek eskuratu zuten txapela, bikote azkoitiarrari 12-5 irabazita.

Bertaratutako gainontzeko emakume pilotariek ere hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izan zuten eta giro ederrean pasa zuten eguna. Azkoititik ere ordezkaritza polita bertaratu zen, herrikideak animatzeko asmoz.

Zorionak bikote azkoitiarrari!

 

Albistea Tolosaldeko atarian: https://ataria.eus/irura/1496495092080-Hernani-emakume-pilotari-Irura-txapelketa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide