Kaleak bezala, ibaiak ere garbitu dituzte herriko hainbat puntutan

Erabiltzailearen aurpegia Eguzki Erakunde Ekologista 2020ko urt. 27a, 19:02
Santa Klara parean ibaia garbituta.

Ikasle gazteak herria txukuntzen ibili diren bitartean, beste batzuk ibaiak garbitzen ere aritu dira.

Azkotti garbixe, etxie bezelaxe kanpainaren barruan, herriko ikasleak herria txukuntzen ibili dira gaur, astelehena. Azkoitiko Udala, berriz, ibaietako sastrakak mozten eta zaborrak jasotzen aritu da herriko hainbat puntutan. Zorionak, eta jarraitu horrela falta diren ibai bazterrak garbitzen, eta batez ere ibaiak gutxiago zikintzen. Guztion partaidetzarekin lortuko dugu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide