Begi itsuak, negarrik ez

Erabiltzailearen aurpegia

Azkoitiko Altzibar kaleko fatxada bat berritzen aritu dira. Horretarako obrako edukiontzi bat erabili dute eta kale berean dago obrako hondakinak botatzeko. Udalak duela lau egun txoko hori garbitzeko agindua eman zuen. Kalea garbi mantendu dute, atzekaldeko ibai ondoa berriz zabortegi bihurtu dute. Eta hauxe da gaurkoan salatu nahi duguna. Badirudi ezkutuan gelditzen dena ez dagoela zaindu beharrik. Begi itsuak, negarrik ez.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide