Dantzari Txiki eguna Azpeitin

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko mai. 5a, 19:23

Igandean, maiatzak 7, Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Azpeitin, Juan Antxieta musika eskolak eta Luix Beltza Dantza Eskolak elkarrekin antolatuta. Bergarako (Gipuzkoa), Zumaiako eta Azkoitiko dantzariek Itsasikoekin eta Luix Beltzaren ikasleekin bat egingo dute egun horretan Azpeitiko kaleetan. 10:15ean ekingo diote egitarauari, kalejirarekin. Talde bakoitzak dagokion lekutik hasiko du ibilbidea, eta 12:00etan denak plazan elkartuko dira. 12:30ean emanaldia egingo dute plazan denek batera.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako 50 ikasleek parte hartuko dute ekitaldi honetan.
Irteera ordua Azkoitin: 9:15etan
Lekua: Liburutegi aurrean
Itzulera Azpeititik 13:45etan
14:00ak inguruan iritsiko dira Azkoitira.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide