Bizkargi eskolako Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek Arabako Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko mai. 5a, 08:29
Ezkerrean, txapeldunak; eskuinean, Zabala eta Aizpuru.

Bigarrenez irabazi dute Bastidak eta Uzkudunek Arabako Dantza Suelto Txapelketa. Nora Aizpuru eta Iker Zabala bikoteak lan ona egin zuen.

Maiatzaren 1ean, Estibalizko Andre Mariaren jaiegunaren barruan, jokatu zuten Gasteizen Arabako XXX. Dantza Suelto Txapelketa, eta Bizkargi dantza eskolako Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek jantzi zituzten zapia eta txapela. Horrenbestez, bigarrenez irabazi dute Bastidak eta Uzkudunek Arabako txapelketa, 2021ean ere haientzat izan baitzen garaipena.

Hamar bikote lehiatu ziren txapelketan, eta horietatik bi izan ziren Bizkargi eskolakoak; txapeldunez gain, Gasteizen oholtzara igo ziren Nora Aizpuru eta Iker Zabala ere. Haiek ere lan ona egin zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide