Sanandresetan, musika eta dantza kalean zehar

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko aza. 22a, 08:24
Dantzari txikien eguneko irudi bat. (Anartz Izagirre)

12:00etan hasita, plazaz plaza ibiliko dira Txalkor txistulari taldeko kideak eta Bizkargi musika eta dantza eskolako dantzariak, txistulariak, pandero jotzaileak eta trikitilariak. Euria egingo balu, emanaldia Elkargunean izango da.

San Andres eguna hurbiltzen ari da, eta datorren igandean, azaroak 27, Txalkor txistulari taldea eta Bizkargi musika eta dantza eskolako dantzariak, txistulariak, pandero jotzaileak eta trikitilariak herriko kaleetan zehar ibiliko dira hainbat doinu eta dantza eskaintzen.

12:00etan, Gaztaneneako parkea elkartuko dira guztiak, eta ondoren, Balda plazara zuzenduko dira dantza saioa eskaintze. Plazaberria kalejiran zeharkatu ostean, Iriarte Margolaria kalean eskainiko dute hurrengo dantza saioa. Eliz atarira kalejiran joango dira, eta han eskainiko dute azkeneko dantza emanaldia.

Eguraldiak ez badu laguntzen, ekitaldi guztia Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da, hala nola dantzariak eta musikariak. Beraien dantzekin eta doinuekin festa giroan ospatuko dute eguna. Guztiok gonbidatuta zaudete!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide