Zezilia Deunaren omenez Musika eta Dantza Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan

Erabiltzailearen aurpegia

Azaroaren 25ean, ostirala, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleak, Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 6:30ean. Bertan parte hartuko dute, musika tailerretako ikasleak, dantza eta instrumentu talde ezberdinak.
Bestalde, egun berean MUSIKALEAN ekintza dela eta, trikitilariak eta panderojoleak, 17:30ak aldera kalera aterako dira musikaz girotuz egun berezi hau.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide