San Juan bezperako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko eka. 22a, 16:46

San Juan gauean, ekainaren 23an, ostegunean, Azkoitian, beste herri askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu. Lehenik, dantzari gaztetxoenak bilduko dira arratsaldeko 7:15etan GAZTANENEAKO parkean eta 7.30etan kalean zehar arituko dira Balda plazara. Bertan, dantzari guztiak elkarturik dantzatuko dituzte hainbat dantza. Pardaideak hauek izango dira: Xabier Munibeko Kandiola Dantza taldea, Bizkargi Dantza taldea, Txalkor eta Bizkargiko Txistulariak. Ekitaldia 20:30etan amaituko da.
Bestalde, gauean, hamarrak inguruansuaren piztuera egingo da. Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatzek Udal Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
Sua itzali ondoren, BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik, “XIII. Zatoz dantzara Balda plazara”  izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiak, Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantza ezberdinak ikasteko.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide