Maiatzeko Dantza txapelketak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko mai. 9a, 09:53

Maiatza hastearekin batera hasi dira Dantza Sueltoko Txapelketak. Aurreko igandean, Maiatzak 1, eman zitzaion hasera Estíbaliz ospatu zen txapelketarekin. Bertan Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako bi bikotek parte hartu zuten, Laura Bastida eta Ekain Uzkudunek eta Nora Aizpuru eta Iker Zabalak. Laura eta Ekain bigarren podrían sailkatu ziren eta Nora eta Iker laugarren. Maiatzaren 7an berriz Orduñan ospatzen ari diren Otxomaioko festen barruan Aurresku eta Dantza Suelto Txapelketa izan genuen, Dantza Sueltoan Nora Aizpuru eta Iker Zabalak bigarren postuan sailkatu ziren.

Zorionak laurei hasiera  bikain honengatik eta jarraitu lanean!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide