46. Dantzari txiki eguna – maiatzaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko api. 29a, 17:51

Maiatzaren 8an, igandean, urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartuko dute, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki egunean. Protagonistak, herriko haurrak izango dira. Partehartzaileak:  “Xabier Munibe” Ikastolako KANDIOLA Dantza taldea eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.
Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide