2022-23 Ikasturterako Matrikulazioaren 2. epealdia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko api. 25a, 16:55

2022-23 Ikasturterako matrikula egiteko 2. epea, apirilaren 25etik irekita dago ekainaren 17ra arte (biak barne). Matrikulazio hau ikasle guztientzat izango da eta plazak osatu arte. Beraz, epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdinak izango dituzte. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.

•TALDE-ORDUTEGIAK eskuragarri daude musika eskolako iragarki taulan eta baita behean erantsita ere.
•INSTRUMENTU-ORDUTEGIAK, irakasle bakoitzak adostuko ditu bere ikasleekin, ekainean.

OHARRA:
•Pertsona batek aldi berean egin dezakeen matrikula-kopurua honako hau da:

-bere familia-unitateko kideenak.

-berea ez den beste familia-unitate bateko kideenak.

Bestalde, telefonoz edo e-mailez ez da plazarik gordeko.
•Matrikula prezioa: Ikasgai bakarra – 19€  /  Ikasgai bat baino gehiago – 24€ (familia ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan)

Idazkaritzako ordutegia: 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Hona hemen Talde ordutegiak:

 

 

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide