Juan Antxieta eta Bizkargi eskoletako txistulari gazteek entzunaldia eskainiko dute astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko mar. 19a, 09:00

Elkarguneko Oteiza aretoan eskainiko dute entzunaldia, 19:00etan hasita.

Datorren astelehenean, martxoak 21, Azpeitiko Juan Antxieta eta Azkoitiko Bizkargi musika eskoletako ikasleek txistu saioa eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan. 19:00etan hasiko da entzunaldia, eta herritarrek saioa bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dute.

Elkarguneko entzunaldian arituko diren ikasleek martxoaren 26an jokatuko den Hernaniko XV. Txistulari Gazteen Txapelketan parte hartuko dute. Txapelketa Hernaniko Milagrosa kaperan jokatuko dute, 11:00etan hasita. Hona hemen Elkarguneko entzunaldiaren egitaraua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide