EHME-k antolatutako JARDUNALDIA BILBON

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko mar. 9a, 17:07
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME), Musika Eskolak arautzen dituen Dekretua aldatzeko, Jardunaldi bat antolatu du martxoaren 12rako, 10etatik 14etara, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. EHMEk une paregabetzat jotzen du sektorean lan egiten duten profesionalak elkartu eta etorkizuneko ikuspegia partekatu ahal izateko, kalitatezko hezkuntza iraunkorra ahalbidetuko duten akordioak lortzeko eta lanpostu egonkorrak eta jardunaldi duinak sortzeko.

Goizean zehar, 289/92 Dekretuan egin daitezkeen aldaketei buruz hitzegingo da. Horretarako, honako Egitaraua antolatu da:

10.00 Aurkezpena, irekiera
10:30 Hitzaldia 1 – Gizarteratzearen zerbitzura dauden Arte Eskolak
11:15 2. hitzaldia – Instrumentuaren pedagogia: musika-eskoletarako balio anitzeko lanbide-profila
12.00 kafea/atsedenaldia
12.30 Mahai-ingurua eta hizlariekin eta parte-hartzaileekin solasaldia.
13:45 Itxiera

Hona hemen izena emateko esteka:  https://ehme.eu/eu/138973/

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide