EHMEk antolatutako jaialdia, Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko mar. 10a, 09:35

Larunbatean izango da jardunaldia, Bilbon. Sektorean lan egiten duten profesionalak elkartzea eta etorkizuneko ikuspegia partekatzea izango dira saioaren helburuetako batzuk, eta oraindik eman daiteke izena.

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, musika eskolak arautzen dituen dekretua aldatzeko, jardunaldi bat antolatuko du martxoaren 12rako, 10:00etatik 14:00etara, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

EHMEk une paregabetzat jotzen du sektorean lan egiten duten profesionalak elkartu eta etorkizuneko ikuspegia partekatu ahal izateko, kalitatezko hezkuntza iraunkorra ahalbidetuko duten akordioak lortzeko eta lanpostu egonkorrak eta jardunaldi duinak sortzeko.

Goizean zehar, 289/92 Dekretuan egin daitezkeen aldaketei buruz hitz egingo da saioan.

Horretarako, honako programa hau antolatu da:

  • 10.00. Aurkezpena, irekiera.
  • 10:30. Hitzaldia 1 – Gizarteratzearen zerbitzura dauden Arte Eskolak.
  • 11:15. 2. hitzaldia – Instrumentuaren pedagogia: musika-eskoletarako balio anitzeko lanbide-profila.
  • 12.00. Kafea/atsedenaldia.
  • 12.30. Mahai-ingurua hizlariekin eta parte-hartzaileekin solasaldia.
  • 13:45. Itxiera.

Honako lotura honetan eman daiteke izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide