Portugaleteko XXII. Jota Lehiaketan txukun aritu dira Bizkargi eskolako dantzariak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko urr. 14a, 12:36

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako hiru bikotek parte hartu zuten lehian, eta emaitza txukunak eskuratu zituzten. 

Urriaren 3an, igandea, ospatu zen Portugalete Uri Urena –Iñaki Ossorio Memoriala– Albokaz lagundutako XXII. Jota Lehiaketa. Zazpi bikotek parte hartu zuten lehian, horietako hiru Bizkargi Musika eta Dantza Eskolan aritzen direnak.

Hain zuzen ere, Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek osatutako bikotea, Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak osatutakoa eta Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak osatutakoa aritu ziren Portugaleten. Hiru bikoteek maila bikaina erakutsi zuten; izan ere, hirugarren postuan sailkatu ziren Laura Bastida eta Ekain Uzkudun; Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak, berriz, 16 urtetik beherako dantzarien artean ondoen sailkatutako bikotearen saria eskuratu zuten. Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, aldiz, bosgarren postuan sailkatu ziren.

Zorionak guztiei, eta segi lanean!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide