Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek Maruri-Jatabeko XXIII. Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko ira. 15a, 09:10
Uzkudun eta Bastida, saria jasotzen.

Joan den igandean, Maruri-Jataben (Bizkaia) jokatu zen XXIII. Dantza Suelto Txapelketan lehen saria lortu zuen Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Laura Bastida eta Ekain Uzkudun osatzen duten bikoteak.

Bost bikote lehiatu ziren guztira; Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga sailkatu ziren bigarren; Maren Galvez eta Gorka Granado, berriz, hirugarrenak izan ziren.

Txapelketan parte hartu zuten beste bi bikoteak ere Bizkargi Musika eta Dantza Eskolakoak izan ziren; alde batetik, Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak osatutako bikotea, eta bestetik, Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak osatutako bikotea. Zorionak guztioi!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide