Araitz Etxanizek eta Enaitz Alberdik hirugarren saria lortu dute Zestoako X. Trikitilari Gazteen Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko ira. 7a, 10:12
Alberdi eta Etxaniz, Zestoan. (Argazkia: Ibon Errazu)

Zazpi bikote aritu ziren nor baino nor gehiago. Zarautzen bezala, Bizkargi eskolako bikoteak saria eskuratu zuen Zestoan ere.

Joan den igandean, Zestoako Trikitilari Gazteen X. Txapelketa jokatu zen, Zestoako herriko plazan. Zazpi bikotek parte hartu zuten lehian, eta han izan ziren Bizkargi eskolako Araitz Etxaniz azkoitiarra eta Enaitz Alberdi azpeitiarra. Bikoteak hirugarren saria eskuratu zuen Zestoan. Zorionak bikoteari eta baita beren maisua den Xabier Alberdiri ere.

Ondorengoak izan ziren puntu gehien eskuratu zituzten hiru bikoteak: Maitane Iturriozek (Villabona, Gipuzkoa) eta Eider Amenabarrek (Errenteria, Gipuzkoa) lortu zuten lehen lehen saria. Bigarren postuan sailkatu ziren Irati Arzelus (Lazkao, Gipuzkoa) eta Mirari Plazaola (Arrasate, Gipuzkoa). Zestoako sari berezia ere banatu zuten, herriko bikote onena nabarmentzen duena, eta Ane Urbietak eta Nerea Lopetegik jaso zuten hori.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide