2021-22 Ikasturteko Matrikulazioa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko mar. 5a, 10:05
2021-22 Ikasturterako 1. izen-emate epea, martxoaren 15etik 26ra (biak barne) irekiko da. Epe honetan matrikulatzeko aukera bakarrik izango du jada musika eskolan ikaslea denak.
•TALDE-ORDUTEGIAK eskuragarri egongo dira musika eskolako iragarki taulan  martxoaren 5etik aurrera eta baita behean erantsita ere.
•INSTRUMENTU-ORDUTEGIAK, irakasle bakoitzak adostuko ditu bere ikasleekin, ekainaren 21etik 30era bitartean.
OHARRA:
•Pertsona berak matrikula ditzakeen ikasle kopurua: familia-unitate bakoitzak bera ez den unitate bakar baten matrikulak formalizatu ahal izango ditu.
•Telefonoz edo e-mailez ez da plazarik gordeko.
•Matrikula prezioa: Ikasgai bakarra – 17€  /  Ikasgai bat baino gehiago – 22€ (familia ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan)
Idazkaritzako ordutegia:
(eskola-aldian):10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
**ekainean, 21etik 30era: 10:00etatik 13:00etara (biak barne)
2. epea, apirilaren 12tik ekainaren 18ra
izango da (biak barne). Beraz, epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.

Hona hemen Talde ordutegiak:

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide