Bizkargik 2021-2022 ikasturteko matrikulazio epea zehaztu du

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko mar. 5a, 15:55

Martxoaren 15etik 26ra bitartean aurrez ikasle izan direnek egin ahal izango dute matrikula; apirilaren 12tik ekainaren 18ra, berriz, egungo ikasleek zein berriek.

Hil honetan zabalduko dute Bizkargi musika eta dantza eskolan izena emateko aukera. Hain zuzen ere, martxoaren 15etik 26ra eman ahalko da izena —bi egun horietan barne—, baina epe horretan jada musika eskolako ikasle direnek soilik izango dute matrikulatzeko aukera.

Matrikularen bigarren epea apirilaren 12tik ekainaren 18ra izango da —biak barne—, eta epe horretan jada ikasle direnek nahiz ikasle berriek egin ahal izango dute matrikula. Ordua aukeratzeko lehentasuna matrikula orrian agertzen den zenbakiaren araberakoa izango da.

Bizkargiko idazkaritzako ordutegia honakoa izango da: ikasturtean zehar, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta ekainaren 21etik 30era bitartean 10:00etatik 13:00etara. Honako lotura honetan irakur daiteke matrikulazioaren inguruko informazio osoa; besteak beste, matrikularen prezioa, talde ordutegiak nahiz bestelako oharrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide