Musika eta dantza emanaldiak Santa Zezilia egunean

Erabiltzailearen aurpegia

Azaroaren 20an musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute Elkarguneko antzokian, 18:30ean. Bertan parte hartuko dute, hiru urtetik hasi eta sei urte bitarteko musika tailerretako ikasleek, dantza talde ezberdinek,gaztetxoek eta baita helduek ere. 


Horiez gain, Trikitixa eta Alboka bikoteak joko du amaieran. Bestalde egun berean MUSIKALEAN ekintza dela eta, trikitilariak eta panderojoleak, 17:30ak aldera kalean zehar kalejiran arituko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide