Azken entzunaldiak eta San Juan bezperako dantza emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2015ko eka. 15a, 13:13
Musika eskolako trikitixa ikasleak.

Hirugarren hiruhileko entzunaldiei amaiera emateko bi saio falta dira. Bihar, teklatu taldeetako ikasleen entzunaldia izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, 17:30ean, eta ostegunean, ekainak 18, trikitixa ikasleek entzunaldi txiki bat eskainiko dute leku berean, 18:30ean. 

 

Bertan arituko dira panderojoleak ere. Entzunaldi hori, Elkarguneko Oteiza aretoan izango da. Bestalde, musika eskolako ikasleen azken emanaldia, San Juan bezperan izango da Balda plazan, VII. Zatoz dantzara Balda plazara ekintzarekin, Aitor Sorazuren gidaritzapean. Guztiok gonbidatuta zaudete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide