AFRIKA: ikasturte amaierako jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2015ko eka. 2a, 12:36

Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako jaialdia ospatuko dute Baztartxon, ekainaren 11an, 19:00etan. Aurten, Afrika izango da gaia, eta istorioa, doinuak eta guztia Afrikan girotuta egongo dira. Nerea Goikoetxea irakasleak asmatutako istorioa da. 

 

Partehartzaile ugari izango da bertan, adin guztietako ikasleek parte hartuko dute, txikienetatik hasi, gurasoak eta baita adin guztietako helduak ere barne direla.

Musikariak, orkestra, abesbatza, euskal musika tresnak, dantzariak e.a. bertan arituko dira, guztien elkarlanaren bidez Jaialdi berezi hori eskaintzeko.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide