Bizkargi Musika Eskolako ikasleak, EMUSIKen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2015ko mai. 9a, 12:21

Anoetan dute hitzordua, 17:00etatik aurrera. 5.000 musikarik hartuko dute parte ekitaldian. Goizean, berriz, Errenterian batu dira ehunka musikari eta dantzari, Musikaldia 2015en. Azkoitiarrak ere han izan dira.

 

(Bizkargiko abesbatza, gaur goizean, Errenterian. Agazkia: Aitor Sorazu)

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera batuko dira musikari nahiz dantzariak Anoetako oholtza gainean. Juan Jose Ocon izango da ekitaldiaren zuzendari, Olatz Beobideren koordinazio artistikoaren laguntzarekin. Antolatzaileek herritarren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi dute eta horretarako sortutako bide ezberdinen berri eman dute gaur 2016 Gunean.

Ekitaldi honetan parte hartzeko interesa duen herritar orok gonbidapen bat lortu ahal izango du crowdfunding bidez . Bost euroko ekarpenarekin, pertsona bakoitzak gonbidapen bat eskuratuko du, eta 5 euro gehiagoren truke, jaialdiaren kamiseta ere bai, hori izango da ekimenari babesa erakusteko modua. Gonbidapenak jaialdiaren egunera arte izango dira eskuragarri Fnac dendan (Urbieta, 9) eta baita sarean ere. Entseguan, dantzari-talde batez lagundutako 5.000 musikarik hartuko dute parte. Azken horiek, arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta ordu betez, lau abesti interpretatuko dituzte: Txanton Piperri (Buenaventura Zapirain), Europako Ereserkia, Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa eta Musikatu Bizitza, herritarrei zabaldutako lehiaketa bitartez aukeratutako abestia, Garazi Zabaleta gazte beasaindarrak sortutakoa. Abesti, partitura eta audio guztiak musika-eskolaren webgunean erabiltzaileen eskura egongo dira.


Horrez gain, ekitaldi hau berezia eta asmo handikoa bihurtzeko intentzioarekin, sorpresa ugari egongo da ikuslearentzat (koreografiak, aktoreak, gorputz-perkusioa, etab.). Herritarren eskura jarriko da inaugurazio-ekitaldiaren entsegu hau, eurek ere aldaketak eta hobekuntzak proposatzeko aukera izan dezaten.

Musikaldia 2015

Goiz partean, berriz, “Tonuan jarri” lelopean MUSIKALDIA 2015 ospatuko da Errenterian. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) bi urtero ospatzen duen jaialdia, aurten Errenteria Musikalek antolatuko du.
Milaka emanaldi egongo dira herriko hainbat eszenatokitan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide