Pestalozziko bizipenen inguruko hitzaldia, Abaraxkan

Erabiltzailearen aurpegia
Pestalozziko bizipenen inguruko hitzaldia, Abaraxkan

Rebeca y Mauricio Wild-en Pestalozzi hezkuntza libreko eskolako Catalina Vesga ikasle ohiaren esperientziaren inguruko hizketaldia izango da datorren ostiralean —azaroak 9—, Abaraxkan. Ecuadorreko ikasketa-gune aske batean bizi izandako esperientzia kontatuko du, baita ondoren eskola tradizionalean nola egokitu zen ere. Gaztelaniaz emango du hitzaldia, eta sarrera doan izango da.