Jolas askea

Erabiltzailearen aurpegia Bizilore 2017ko ira. 14a, 23:28

Jolasa funtsezkoa da haurraren ikasketan. Hori dela eta, teoria mailan onartua dago jolasak haurraren garapenean berebiziko garrantzia duela; baina, praktikan, gaur egun, espazioa eta denbora kendu dizkiogu haurrari olgetarako, jolas askerako. Behar hori asetzen joateko grina dugu Biziloren, ahatik, honakoa antolatu dugu guztiontzako doan:

 

Astearterako plana (Irailak 19)

Jolas aske tailerra 3-12 urte bitarteko umeentzat Marc Franch Farrék gidatuta. Jolasa funtsezkoa da umearen ikaskuntzan. Horretarako, aroztegia, jolasak, natur-mahaia, hondartegia, kanpo espazio egokitua, eraikuntza, esperimentazioa eta bestelako taillerrak izango dituzte beraien eskura, jolas askea zainduko duen bidelagunaren laguntzarekin.

Helduentzako hitzaldi taillerra, Itziar Rosado Saracibarrren eskutik. Jolas askearen onurak jakinaraziko ditu Rosadok. Bi ekintzak (doan), 17:00etatik 19:00etara, Biziloren izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide