Entzumen neuroestimulazioari buruzko hitzaldia Biziloren

Erabiltzailearen aurpegia Bizilore 2017ko ira. 1a, 01:17

Iriondo optikak eta Bizilore eskola aktiboak elkarlanean antolatu dugu hitzaldi hau. Hizlariak optikariak, ikusmen neurtzaileak, eta entzumen terapian adituak izango dira: Isabel Villajos Marín, Marian Iriondo Antia eta Estibaliz Ariznabarreta Canseco. Hitzaldia gazteleraz izango da. Irailaren 6an izango da doan, 11:00tan eta 19:00tan, Bizilore eskola aktiboan.

 

"Entzun daiteke,baina entzuten den hori ezin da ondo ulertu eta barneratu''.

Entzumenaren ohiko azterketek haurraren edo helduaren entzumen-atalasea mugaren barruan dagoen edo ez bakarrik esaten digute ,hau da, gorrak diren ala ez, baina behin entzumen-galerarik ez dagoela dakigunean, ez digu argitzen entzumenaren kalitatea nahikoa ona den iristen zaien informazioa behar bezala prozesatzeko.

Milaka ume daude portaera eta ikasteko arazoak dituztenak, arreta defizita dutenak,dislexikoak,hiperaktiboak...askotan arazo horiek  entzumenaren prozesamenduan izaten dute jatorria,horiek  entzumen-estimulazio sitemaren bitartez egindako probekin bakarrik azaleratzen dira, eta detektatu ondoren, guztiz zuzentzen dira.

Portaera-arazoak dituzten helduak, arazo emozionalak dituztenak edo atzerriko hizkuntzak ikasteko zailtasunak dituztenak sentiberak  izaten  dira entzumen-neuroestimulazioarekiko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide