2017/10/18 - 2017/10/20 00:00

Lurrarekiko maitasunean hazi Pedagogia berde bizipenak

Lurrarekiko maitasunean hazi Pedagogia berde bizipenak
Abaraxka aterpetxean, Azkoitia
Ikerketa ugarik erakusten dute haurtzarotik naturarekiko lotura sendoa lantzen dutenak osasuntsuago daudela eta lagunkoiagoak, lasaiagoak, sortzaileagoak, resilenteagoak, eta azken batean, zoriontsuagoak direla. Distantzia fisikoan, ez-ezagutzan eta beldurrean oinarritzen den kontzientzia eta naturaren arteko disoziazioak, ondoeza, segurtasun eza edota larritasuna eragiten ditu, eta azken muturrean min eta nahaste ugariren arduraduna da. Familiak eta hezitzaileak umeak gizartean eta kulturan egoki txertatzeko ahalegina egiten dugu, baina: Zer egiten dugu lurrarekiko eta bertan bizi diren izakiekiko maitasuna sendotzeko? Nola laguntzen ditugu umeak benetako inguru bizietan? Nola eraikitzen ditugu lotura sakona lagunduko duten espazio eta proposamenak? Nola txertatzen ditugu elkarbizitzan eta eguneroko hezkuntza jardunean lotura hori errespetatu eta sendotzen duten denborak, ekintzak eta “materialak”? Nola eraldatzen ditugu bio-zentrikoak izan daitezen eskolak, erakundeak eta herriak? Elkarbizitza-egonaldi honetan bizitzan oinarritzen den pedagogia baten oinarriak eta erreminta nagusiak marraztuko dira. Ber-konexio pertsonalerako aparteko esperientzia eskainiko du, beste pertsonak bide-laguntzeko. Egonaldiaren zati nagusiena kanpoaldean izango da. Nori zuzendua: hezitzaile, guraso, haurtzaro, hezkuntza, psikologia, medikuntza, arkitektura, ekologia, pedagogia eta ingurugiro zientzietako profesionalei. DATAK: urriaren 20tik, ostirala (17:00etatik) · urriaren 22ra, igandea (16:00etara) IRAUPENA: asteburu bateko egonaldia TOKIA: Abaraxka aterpetxea, Azkoitia (Gipuzkoa) PREZIOA (Egonaldia eta formazioa barne hartzen ditu): - 190 euro (irailaren 15a bitarte) - 220 euro (data horretatik ikastaroa hasi bitarte) IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA: http://bizilore.eus/ PLAZA MUGATUAK HIZKUNTZA: Gaztelania INFORMAZIO GEHIAGORAKO: - Formazioaren inguruan: secretariaheikefreire@gmail.com - Aterpetxe eta alojamenduaren inguruan: info@abaraxka.eus Heike Freire eta Bizilorek elkarlanean antolatua

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide