Jostailu aproposa aukeratzen laguntzeko hitzaldia antolatu du Bizilorek

Erabiltzailearen aurpegia Bizilore 2015ko abe. 9a, 10:00
Argazkia: Irrien lagunak.

Abendurako beste hitzaldi bat prestatu du Bizilorek: Nola aukeratu jostailua aproposa. Gabonetan haurrei opariak erosterakoan zalantza pila izan ohi dituzte gurasoek, eta hitzaldian jostailu egokiena edo aproposena aukeratzen lagunduko die Irune Agirregabiria hezkuntzan adituak. Datorren asteartean, abenduak 15, izango da Elkargunean. 

 

Puzzleak, legoak, playmobilak, autoak, panpinak, sukaldeak, bizikleta, motorra, patineteak, bideo jokoak, tableta... Noiz arte jolasten dute panpinekin? Eta autoekin? Eraikuntzetan? Zein da adin bakoitzerako jostailurik egokiena?

Galdera horiei guztiei erantzungo die Agirregabiriak, datorren astearteko hitzaldian. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide