Elikadurak pertsonen emozioetan duen eraginaz hausnartzeko hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Bizilore 2015ko aza. 10a, 11:23

Hilabete honetan, elikadurak pertsonen emozioetan duen eraginaz hausnartuko dute, eta, horretarako, Garbiñe Larrea naturopataren hitzaldia antolatu du Bizilorek. Herritar denak gonbidatuta daude gaur arratsaldean 18:00etatik aurrera Elkarguneako aretoan izango den hitzaldira. Sarrera doan izango da. 

Hitzaldian honako galdera hauei erantzungo diete, besteak beste: Jaten duguna osasuntsua al da? Zertan eragiten dio gorputzari? Eta emozioei? Nire haurra emozionalki ondo al dago? Zer jan beharko luke?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide