Udal eta foru hauteskundeak 2023

Sarean irakurgai da EH Bilduk etxez etxe banatuko duen herri programa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2023ko mai. 17a, 11:01

Datozen egunetan hasiko da EH Bildu herri programa etxez etxe banatzen. Proiektu nagusia eta sei proiektu zehatzago biltzen ditu herritarrekin nahiz eragile ezberdinekin osatutako herri programa aldizkariak.

Sarean irakurgai dago 2023-2027 agintaldiko gidalerro izango den EH Bilduren herri programa. Esteka honetan duzue irakurgai. Datozen egunetan hasita, etxez etxe banatuko da aldizkaria. Azken hilabeteetan izandako dozenaka bileren eta elkarrizketen fruitua da irakurgai izango dena. Hala ere, herri programa irekia eta malgua izango da, aldian aldiko aldaketei zein ekarpenei irekia.

Proiektu nagusia Azkoitia bizigarria izango da, eta horrez gain, ondorengo sei proiektu zehatz agertzen dira osatutako programan:       

  • Azokaren eraberritzea       
  • Mugikortasuna eta auzoen konexioak       
  • Energia Komunitatea       
  • Zaintza erdigunera       
  • Kirol instalazioen berrikuntza eta dinamizazioa       
  • Euskara eta herri identitatea

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide