Udal Gobernuarekin akordioa lotu arren, EH Bildu abstenitu egingo da 2021eko udal aurrekontuen bozketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2020ko abe. 29a, 09:00

2021eko udal aurrekontuan akordioa lortu dugu Udal Gobernuarekin. Abenduaren 9ko batzordean egin genituen eskaeretako batzuk onartu dizkigute (nahiz eta guztietan ez diguten guk eskatutako diru kopurua onartu), baina ez guztiak; beraz, onartu dizkiguten diru partidak aurrekontuan egon daitezen, abenduaren 30ean egingo den ohiko udalbatzarreko bozketan abstenitu egingo gara.

Ondorengo hauek dira onartu dizkiguten diru partidak:

Esan bezala ez dizkigute eskatutako partida guztiak onartu, ordea. Berdintasun teknikaria %50etik %70eko lanaldira igo duten arren, gure eskaria, aurreko urteetan egin izan dugun moduan, Berdintasun teknikariaren lanaldia %100era igotzea izan zen. Izan ere, berdintasunaren alorrean oraindik egiteko asko dagoela uste dugu Azkoitian.

Horrez gain, martxoan gerakina likidatu arte egiterik ez zegoen arren, Udal Gobernuari konpromisoa eskatu genion martxoan gerakina likidatu ondoren, gerakinetik 600.000ko partida bat jar zezan Azkoitiko Arau Subsidiarioen berrikuspen integrala egin zezan. Izan ere, gaur egun 2007ko arau subsidiarioak ditugu eta zaharkituta daude. Urtero aldaketa partzialen bidez eguneratuz doaz, baina partxeak jarri beharrean berrikuspen integrala egitea ezinbestekoa ikusten dugu. Udal Gobernuak, ordea, ez digu onartu. Haien esanetan ez dute beharrik ikusten arau subsidiarioak osotasunean berritzeko eta legez derrigorrezkoa duten Plan Orokorrerako egokitzapena soilik egingo dute datozen urteetan.

Horregatik guztiagatik, onartu ez dizkiguten partidak guretzat oso garrantzitsuak diren arren, onartu dizkiguten partidak ez galtzeko (ibai eta erreka garbiketa, taxi zerbitzua, memoria historikoa eta ostalaritzako dirulaguntzak) EH Bilduko zinegotziak abstenitu egingo gara datorren urteko udal aurrekontuaren bozketan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide