EH Bilduren Bilgunea zabalik, astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 25, EH Bilduren Bilgunean (Julio Urkixo 20) berriz ere herritarrentzako arreta zerbitzua martxan izango dugu. Uztailaren 12an ospatuko diren EAEko haustekundeetarako posta bidezko bozka eskaera egiteko laguntza behar duen orok izango du bertaratzeko aukera, ondorengo ordutegian:

  • Astelehena eta asteartea: 10:00etatik 12:00etara
  • Asteazkena eta osteguna 17:00etatik 19:00etara

Hala eta guztiz ere, bizi dugun egoeraren aurrean soilik beharrezkoa denean etortzeko eskatzen diegu herritarrei eta, bestela, azkoitia@ehbildu.eus helbidera idazteko.

Bilgunera gerturatzen direnen kasuan, berriz, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuko ditugu Osasun sailak emandako aginduak jarraituz:

  •  Bilgunera sartzeko beharrezkoa da maskara erabiltzea.
  • Sartzerakoan eskuak garbituko dira eta tenperatura hartu.
  • 2 metroko segurtasun distantzia zainduko da.



Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide