Azkarateko hondakin gunea

Azkoitian hondakinak kudeatzeko egin nahi den instalazioen inguruko Azkoitiko EH Bilduren oharra

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2020ko api. 7a, 20:50

EH Bilduk gaur goizean jakin du instalazio hauek egiteko eskaeren berri, kezkaz hartu dugu albistea eta lanean gabiltza ordundik.

Lehenik eta behin, harritu egin gaitu Udal Gobernuak hilabeteetatik zekien informazioa ez partekatu izana ez oposizioarekin ezta bere gobernukideekin ere.

Instalazioen berri gaur goizean izanda, bozeramaile batzorde baten eskaera egin dugu lehenengo kontaktua egiteko Udal Gobernuarekin.

Gaia kezkagarria eta korapilatsua izanda, ahalik eta dokumentazio eta txosten gehien biltzen ari gara eta horien aztertze lanetan gabiltza, adituekin harreman zuzenean.

Gaia gertutik jarraituko dugu eta datozen egunetan balorazio osatuagoa egiteko aukera izango dugu, ingurumenaz eta jendearen osasunaz ari gara hizketan eta sakon aztertu beharreko gaia dela uste dugu. Bestalde, Udaleko beste alderdiek atera duten testua ez babestea erabaki dugu, gaiarekin kezkatuta gaudelako eta azkarregi delako horrelako balorazioa egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide