EH Bilduk hainbat neurri hartu ditu, COVID-19aren eraginez

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2020ko mar. 14a, 08:51

EH Bilduk hainbat neurri hartu ditu koronabirusa dela-eta; era berean, udal gobernuari laguntza eskaini nahi dio krisiari batera aurre egiteko.

COVID-19ak sortutako larrialdi egoeraren ondorioz, eta osasun agintarien gomendioei jarraituz, Azkoitiko Bilgunea itxita egongo da eta gure eguneroko jarduna telelanera mugatuko dugu. Gurekin harremanetan jartzeko deitu 645 280 797 zenbakira edo idatzi azkoitia@ehbildu.eus helbidera.

Besteak beste, hartuko ditugun neurriak ondorengo hauek dira:

  • Bilgunea itxita egongo da.
  • Telelana egingo dugu.
  • Udaleko jardun instituzionala gutxiengora murriztuko dugu.
  • Udal gobernuarekin etengabeko komunikazioa mantenduko dugu uneoro.
  • Datozen egunetarako hitzartuta genituen bilerak atzeratu egingo ditugu egoera hobetu arte.

Azkenik, udal gobernuari eskua luzatu nahi diogu krisi honi batera aurre egiteko eta gure laguntza eskaintzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide