EH Bilduk bilgune berria du Julio Urkixo etorbidean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2020ko ots. 10a, 12:48
Bilgune berria.

Joan den ostegunean inauguratu zuen Bilgune berria EH Bilduk.

Azkoitiko EH Bilduk joan den ostegunean egin zuen Bilgune berriaren inaugurazio ekitaldia. Bilgunea talde politikoko bilerak egiteko eta herriko eragile zein taldeekin biltzeko erabiltzeaz gain, zabalduta egongo da herritarrentzat. Zehazki, astelehenetan eta astearteetan 16:30etik 18:30era eta ostegunetan 10:00etatik 13:00era.

Horrekin lortu nahi dena da herritarrekin harreman zuzenagoa izatea eta herritarren beharren aurrean laguntza eskaintzea. Bestalde, herritarrei jakinarazi nahi zaie goizez EH Bilduko zinegotzi bat ere egon ohi dela Udaletxeko lehenengo solairuan dugun bulegoan.



Gurekin harremanetak jartzeko beste bide batzuk:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide