'564' abestia abestu dute Azkoitian "245 ohe huts" daudela aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2020ko urt. 8a, 09:26

2019ko abenduaren 31an, Hertzainak taldearen '564' abestia abestu zuten manifestazioan parte hartu zuten herritarrek hainbat musikariren laguntzarekin. 

Beste urte batez euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin zuten joan den abenduak 31, herriko kaleetan zehar. Hertzainak taldearen 564 abestia abestu zuten manifestazioaren amaieran, herriko plazan.

Autobusa Bilbora joateko

Datorren zapatuan, urtarrilak 11, euskal presoen eskubideak defendatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon Orain presoak, atera bidera lemapean. Orain presoak dinamikak deitu du manifestazioa; 17:00etan hasiko da Bilboko La Casillatik. Bilbora joateko autobusa antolatu dute Azkoitian ere. Zakela, Zurt, Tta-kun eta Etxe Aitz tabernetan jarri dute autobusean izena emateko papera, 10 euro ingururen truke. Manifestaziora 15:30ean abiatuko da autobusa Eroski txiki pareko autobus geltokiaren paretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide