Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako batzarkidea Azkoitian izan da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2019ko urr. 25a, 15:03

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egin zuen atzo, eta han eskaini zuen solasaldia EH Bilduren Gipuzkoako batzarkideak. Azkoitiko gaiez eta politika orkorraz hitz egiteko tartea izan zuten herritarrek harekin.

Ainara Goenagaren aurkezpenarekin eman zitzaion hasiera atzo, osteguna, EH Bilduren herri batzarrari. Azkoitiko EH Bilduren egituraketa berria eta datozen lau urteetan lan egiteko koalizioak izango duen modua azaldu zituen Goenagak. Ondoren, Juan Karlos Izagirreren solasaldiari ekin zitzaion.  Saioa Goenagak gidatu zuen arren, solasaldi irekia izan zen, eta momentu oro eta bertara gerturatu zen edonork izan zuen nahi zuen galdera egiteko aukera.

Besteak beste, azaroaren 10ean bozkatzera joateak duen garrantziaz hitz egin zigun Izagirrek. Izan ere, berak dioen moduan, Madrilen egoteak ate asko irekitzen dizkigu, eta guk ez badugu egiten inork ez du egingo guregatik.

Azkoitiko EH Bilduk oso positibotzat baloratu du atzoko ekitaldia, Azkoitiko gaiez gain, politika orokorraz giro jatorrean hitz egiteko tartea izan baitzen.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide