Andramaixek 2017

Ondo pasau andramaixek!

Erabiltzailearen aurpegia

Andramaixek direla eta, honako oharra plazaratu nahi dugu:

 

Badatoz berriz ere urte oso bat zain egon eta gero aurtengo gure herriko festak. Bihartik aurrera izango da zer egin herrian, musika, ikuskizunak, pilota partidak eta abar. Honegatik, azkoitiar guztiei festetan parte hartzeko deia egiten diegu.

Hala ere, gozatzeko aukera hau ez zen posible izango herriko eragile ezberdinegatik ez bazen izango. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu festen aurretik, festetan eta ondoren lanean ari zareten guztiori, Axkottiko Herri Moimentue, kirol taldeak, dantza taldeak eta beste guztiei, zuek gabe ez zelako posible izango egun hauetan kaleetan izango ditugun ekintza ezberdinak ospatzea. Jaiek herritik eta herriarentzat izan behar dutelako.

Bestalde, esan beharra daukagu ez dugula onartuko herriko jaietan inolako eraso sexista, homofobo, edota arrazistarik. Herritarrei dei egiten diegu hauen aurrean beste aldera ez begiratzera eta aurre egitera.

Badakigu festak momentu gogorrak izaten direla erasoak nabarmen igotzen direlako. Honegatik, atzo, larunbata, parte hartu genuen Udalak egindako deialdian nahiz eta pausu hau argazkirako gehiago izan benetan arazoari aurre egiteko baino. Eragile sozialekin eta tabernariekin adostutako jarduera protokolo baten beharra ikusten dugu denok elkarlanean egingo diogulako honi aurre. 11 orduz egongo den stand bat ondo dago noski ezerezarekin konparatuz gero. Baina, festek 5 egun irauten dute, bakoitzak atera ditzala kontuak. Honetaz gain, urte osoan lantzen jarraitu beharrekoa dela uste dugu, prebentzio lan sakon baten beharra dugulako ez herrian bakarrik, baizik eta gizarte osoan.

Amaitzeko, gogora ekarri nahi ditugu festetan gurekin egon ezingo dutenak, etxean nahi ditugu inguruan falta direnak. Euskal preso politiko eta iheslari guztiak Euskal Herrira itzuli arte lanean jarraituko dugu, bai festetan eta bai urte guztian zehar ere.

Ondo pasau Andramaixek!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide