Ehundaka azkoitiarrek bat egin dute Alfonso Sastrek idatziriko manifestuarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2016ko ira. 7a, 11:08

Arnaldo Otegiren inhabilitazioa bertan behera uzteko eta euskal ordezkariak zeintzuk izango diren euskal herritarrei erabakitzen uzteko exijitu zioten Auzitegi Konstituzionalari atzo, hilak 6, herriko plazan hainbat herritarrek egindako prentsaurrekoan.

EH Bilduren proiektuarekin bat egiten duten herritar guztiei hurrengo egunetan izango diren ekitaldietan parte hartzeko gonbitea egin die Azkoitiko EH Bilduk. Hauek dira beste batzuen artean egingo diren ekitaldiak:

Irailak 8: kanpaina hasierako "kartel pegada". Gaueko 24:00etan.

Irailak 10: bizikleta martxa Azkoitiko kaleetan, plazan hasita, 11:30ean.

Irailak 12:  Azpeitin, Bailarako ekitaldi nazionala (Arnaldo Otegirekin eta Maddalen Iriarterekin).

Irailak 15: triki-kalejira plazan hasita, 19:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide