Pribilegiorik ez kargu publikoentzat!

Erabiltzailearen aurpegia

EH Bildutik beti esan dugu instituzioetan lanean ari diren pertsonek ez dutela beste herritarrek baino aukera edo eskubide gehiago izan behar.

Hau dela eta, aste honetan herriko festak lantzen ari ziren batzordean gobernuko kideek gonbidapen bat egin zieten gure zinegotziei, abuztuak 15eko pilota partiduetarako ea sarrerarik behar al zuten eta eskatzeko nahi izan ezkero. Gure zinegotziek bertan esan zuten hori pribilegio bat dela eta ez datorrela bat karguarekin.

Zergatik izan ditzakete zinegotziek pilota partiduak ikusteko sarrerak doan beste herritar guztiek sarrera ordaintzen duten bitartean?

EH Bildutik dei egin nahi diegu beste alderdiei pribilegio honi ezetz esan eta publikoki sala dezaten egoera hau.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide