EH Bilduk gogor salatu du pasa den larunbatean bi azkoitiarrek jasandako erasoa

Erabiltzailearen aurpegia

Azkoitiko EH Bilduk gogor salatu nahi du larunbatean bi azkoitiarrek jasandako erasoa. Gainera emakumeak  jasan zituen irainak, eta abar, eraso sexistak direla nabarmendu nahi dugu, soilik emakume izateagatik jasan behar izaten ditugulako mota horretako irainak eta bestelakoak.

Erasoari, gainera, erasotua izan den emakumea jasaten ari den epaiketa publikoa gehitu behar zaio, eraso sexista gertatu ondoren emakumeoi beti egiten zaigun epaiketa. Guztion ardura da emakume erasotua jasaten ari den eraso sozial hau gelditzea. Dei egiten diegu azkoitiar guztiei eta batez ere belaunaldi gazteei eraso sexisten aurrean jarera aktiboa har dezaten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide