Pilota eta herria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2016ko api. 1a, 10:14

2014ko azaroan, Exproches Nazioarteko Xake topaketan egin genuen bezala, ongi etorria eman nahi diegu Euskal Herriko eta Valentziako Selekzioei. Larunbatean Oteiza pilotalekuan Euskal Selekzioak Valentziaren aurkako pilota partidak  jokatuko ditu eta guk begi  onez ikusten ditugu honelako ekintzak.

Guk Euskal Selekzioa omentzeko, ofizialtasuna aldarrikatzeko eta kirol hau goraipatzeko aukera aproposa izan daitekeela ikusten dugu eta beraz, bertara gerturatzera gonbidatzen ditugu azkoitiarrak.

Bukatzeko, gogora ekarri nahi dugu azken urteetan gure selekzioaren ofizialtasunaren alde zenbait kirolarik sinatu duten manifestuak dioena, ondo laburbiltzen baitu gure ustez alor honetan jokoan zer dagoen:

"Gaur egun gure herriari, Euskal Herriari, ez zaio aitortzen Selekzio propioa izateko duen eskubide kolektiboa. Horren ondorioz, euskal kirolariok nazioarteko txapelketa ofizialetan ezin dugu parte hartu geure ikurrinaren koloreekin. (…)Euskal Selekzioak nazioartean eta txapelketa ofizialetan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatzen dugu.(…) Gure konpromisoa oro har euskal gizarteari zuzenduta dagoenez, aldarrikapen honekin bat egin dezala eskatzen diogu. Gure aldetik saiatuko gara, egun ametsa besterik ez dena, ahalik eta azkarren, errealitate bihurtzen. GORA EUSKAL HERRIKO SELEKZIOA!"

Gora gure kirolak!

Gora herrien arteko adiskidetasuna!

Gora Euskal Herriko selekzioa!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide