Oñederreko auzian egia esateko eskatzen diogu Javier Zubizarretaren Udal Gobernuari

Erabiltzailearen aurpegia

EAJ/PNVk gezurra dio, Oñederreko zabortegiaren itxiera Hierros Eguinoren ardura dela esatean. Jadanik sententzia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak eta bertan garbi adierazten da Oñederreko zabortegiaren itxiera Azkoitia lantzeni dagokiola. 

Gogoratu beharra dago Azkoitia Lantzenek Hierros Eguinori Lur hauek erosi zizkionean, inolako azterketarik egin gabe, 500.000€tan finkatu zela ingurune hauetako ur lixibiatuen tratamendua eta Hierros Eguinok gastu hau bakarrik asumitu zuen zabortegiaren klausura Azkoitia Lantzenen, eta ondorioz azkoitiarren, esku utziz . Geroago egin  diren azterketek diotenez gutxienez 30 urtetan tratatu beharko dira lixibiatu hauek eta hau 15.000.000€ inguruko gastua izatera iritsi daiteke; diru guzti honi, lur hauen erosketa egitean galdu ziren 2.500.000€ inguru gehitu behar zaizkio (Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak  egindako 2010.urteko fiskalizazio txostenean ageri da). Diru asko ezta? Azkoitiarrok ordaindu beharko dugu!

Hau  dena justifikatzeko  Ecenarro Azkoitira etorri izana erabiltzen ari dira. Justifiazio  txepela gure ustez. Oñederreko auzian oso larriak diren neurriak  hartu dira.Gardentasun falta ikaragarria ikusten dugu eta  izugarrizko konpromezu ekonomikoak hartu dituzte Azkoitiarron kaltetan, herria hipotekatu dute.

Guzti hau dela eta ondoko galderak luzatzen dizkiogu Javier Zubizarretaren  udal gobernuari:

-Zergaitik egin zuen, zuen alderdikide den Asier Aranbarriren udal gobernuak erosketa hau baldintza hauetan? Kudeaketa txarra izan zen edo beste erabateko interesak zeuden?

-Nola lortuko duzue Hierros Eguinok Oñederreko lixibiatuen ardura hartzea?(Epaia argia da).

-Hain garbi badituzue kontuak,  zergaitik ez duzue lehenago publiko egin Azkoitiarrentzako ain kaltegarria den  eta abenduaren 9an argitaratu zen epaia?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide