EH Bilduren kezka, azken osoko bilkuran hartutako erabakien inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2015ko aza. 2a, 08:01

Azkoitiko Udalak plenoan onartutako tasa eta zergen igoeraren aurrean EH Bilduk bere kezka azaldu nahi du  prentsa ohar honen bidez.

 

Etxebizitzen tasan egindako igoerak, krisi garai honetan, soilik batzuei egiten die mesede. Aurreko legealdian hartu ziren neurriak etxebizitza hutsen alokairua sustatzeko neurriak izan ziren eta etxe bat ez zuen bat baino gehiago aprobetxatu zen neurri hauekin; bestalde, hartu berriak diren neurriak guzti honen aurka doaz. Bigarren etxebizitza duten kasu gehienetan ondasun handia duten familiekin lotuta dago. Tasa berriekin herritar gehienak kaltetuta irtengo dira ondasun gehien dutenen mesedetan.

Zaborren tasan  berriz, %5eko igoera egiten dute. Gu horren aurka azaldu gara; garbi daukagu hondakinak ondo sailkatzeak, gero birziklatuak izateko, kudeaketa merkeagoa ekartzen duela, eta aurreko legealdian frogatu egin genuen.

Beraz, udal gobernuak, gezurra esateari utzi, guri errua botatzeari utzi behar dio eta bere gain hartu behar ditu bereak diren ardurak. Orain arte hondakinen auzia erabili dute etekin politikoa ateratzeko, eta, orain, arduragabekeri horri aurre egin behar diote.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide