Gaurko herri batzarra bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2015ko uzt. 13a, 17:39

Ines Kintelaren heriotza dela eta, EH Bilduk gaurko antolatutako herri batzarra bertan behera geratzen da.

 

Bizi guztian Azkoitia berri baten aldeko ameslari eta borrokalari eredugarri bat joan zaigu gaurkoan.

Une latz hauetan familia eta lagunei besarkada estua adierazi nahi diegu Azkoitiko EH Bildutik.

Ines, iritsiko da eguna! Ordura arte!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide