EH Bilduk herri batzar irekia egingo du astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren astelehenean ,uztailak 13, Azkoitiko EH Bilduk herri batzar irekia egingo du. Elkargunean izango da, arratsaldeko 19:00tan. Bertan landuko diren gaiak hauteskunde emaitzen balorazioa eta aurrera begirako ildoak izango dira. Herritar oro gonbidatuta dago bertan parte hartzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide