Beittu!

Madariagako San Isidro eliza, 1933ko argazki batean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko mai. 15a, 09:59
Madariaga auzoko San Isidro eliza, 1933an. (Indalecio Ojanguren)

Ahari Laboratory proiektuak Madariaga auzoko 1933ko argazki bat argitaratu du Twitter sare sozialean. Indalecio Ojanguren argazkilariak egindako irudia da.

Gaur, maiatzak 15, San Isidro eguna da, jai eguna Azkoitiko Madariaga auzoan. Hain justu, Ahari Laboratory euskara eta euskal gaiak ardatz dituen irabazi asmorik gabeko proiektuak Indalecio Ojanguren argazkilariak 1933an egindako argazkia partekatu du Twitter sare sozialean. Irudian, Madariaga auzoko San Isidro eliza ikus daiteke, eta haren aurrean bi asto.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide