Beittu!

Taupada Urdina proiektuko Pedro Segui, ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko api. 26a, 09:31
Aritz Egea eta Pedro Segui, 'Sukalerrian' saioan. (ETB)

Pedro Segui azkoitiarrak eta Aritz Egea mendi korrikalariak Taupada Urdina proiektuaz hitz egin zuten atzo Joseba Argiñano sukaldariak zuzentzen duen telebista saioan. 

Taupada Urdina proiektuaren sustatzailea den Pedro Segui azkoitiarra eta Aritz Egea mendi korrikalaria elkarrizketatu zituzten atzo, asteartea, ETB1eko Sukalerrian sukaldaritza saioan. Bi lagunek proiektu berriari buruz hitz egin zuten Joseba Argiñano sukaldariak zuzentzen duen telebista saioan. 

Domusa Teknik eta Lanak Mondragon korporazioko bi kooperatibek sortutako proiektua da Taupada Urdina. Euskal Herriko trail talderik esanguratsuena bilakatzea eta korrikalari euskaldunei garatzeko aukera ematea dira proiektuaren helburu nagusiak. Egun, bederatzi korrikalarik osatzen dute taldea, hiru emakumek eta sei gizonek, tartean Aritz Egeak edota Borja Zubizarreta mendi korrikalari azkoitiarrak.

Honako lotura honetan ikus daiteke elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide