Beittu!

Maxixatzen, ETB1eko 'Mihiluze' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko api. 18a, 10:02
Maxixatzeni buruzko galdera egin zuten unea.

Azkoitiko herri aldizkariaren izena zein den galdetu zieten ETB1eko Mihiluze saioko aurkezleek lehiakideei. Erantzuna zuzen emateko bi aukera eman zizkieten: Uztarria edo Maxixatzen.

Atzo, astelehena, ETB1eko Mihiluze saioko jolasetako batean, Maxixatzeni buruz egin zieten galdera lehiakideei Ilaski Serrano eta Antton Telleria aurkezleek. Hain zuzen, honela galdetu zuten: "Azkoitiarra zara eta herri aldizkaria iritsi zaizu etxera. Nola du izena? Uztarria ala Maxixatzen?".

Nerea eta Paul lehiakideek bete-betean asmatu zuten erantzuna, zalantzarik egin gabe, eta erantzuna asmatzea lagungarria egin zitzaien proban aurrera segitzeko. Lotura honetan ikus daiteke saio guztia, eta Maxixatzeni buruzko galdera ageri den unea 33:30 minutuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide